ESPERIENTZIA

investigación

Ikerkuntzan daukagun eskarmentua handia da, bai lan egin dugun erakunde motari dagokionez (unibertsitatea, gizarte zibila, erakunde publikoak eta nazioarteko erakundeak), bai landu ditugun gaiei dagokienez (politika publikoak, gizarte mugimenduak, zaintza, elikadura burujabetza, maskulinitateak, migrazioa eta sekzioartekotasuna) eta hedadura geografikoari dagokionez ere (Europako proiektuak, tokiko ikerketak, nazionalak eta nazioartekoak). Gehiago jakin nahi baduzu.

formación

Gure formazio esperientzia zabalak maila akademikoa eta estra-akademikoa bateratzen ditu, bai eta aurrez aurreko formazioa eta formazio birtuala ere. Unibertsitateko erakunde, erakunde publiko, sindikatu, gizarte erakunde eta nazioarteko erakundeekin batera garatu dugu. Sakonen aztertu ditugun gaiak honako hauek izan dira: feminismoak eta berdintasuna (politika publikoak barne), ekonomia feminista, kooperazioa eta garapen (ondokoa) eta zaintzak. Gehiago jakin nahi baduzu.

marcos

Nazioko eta nazioarteko erakunde publikoekin lan egin dugu; bai eta akademia eta erakunde sozialekin ere hainbat gaitan marko politiko-kontzeptualak definitzen, eta azpimarratzekoak dira arlo ekonomikoa (ekonomia feminista, globalizazioa, garapena eta garapen-ondokoa), politika publikoak (genero ikuspegiaren zeharkakotasunetik nahiz berdintasun politika propioetatik), zainketa (gizartearen antolamendua eta zaintzaren ekonomia) eta dimentsio metodologikoa (ikerketa feministarako eta emakumeen parte-hartzerako tresnen garapena). Gehiago jakin nahi baduzu.

incidencia

Hainbat erakunderekin batera jardun dugu gogoeta egiteko, tresnak eta espazioak sortzeko eragin politikoa lortzeko honako gai hauetan: globalizazioa eta garapen ereduak; zaintzaren gizarte antolamendua; berdintasuna eta nazioarteko elkartasuna. Gehiago jakin nahi baduzu.

acompañamiento

Akonpainamendu lanean, administrazioekin eta erakunde sozialekin egin dugu lan, ikuspegi feminista bertako jarduera eremuetan txertatzeko eta genero ekitatearen alde antolamendu aldaketarako prozesuak martxan jartzeko. Diagnostiko, plangintza eta ebaluazio prozesuetan aritu gara, prozesu bakoitzaren errealitate eta beharrizan espezifikoetarako egokiak diren eta parte hartzea ahalbidetzen duten hainbat tresna erabiliz. Gehiago jakin nahi baduzu.


Zerrenda zehatzik egin gabe eta aipatu gabe geratzen diren guztiei barkamena eskatuta, lankide izan ditugun honako erakunde hauek aipatu nahi ditugu, izandako lankidetzaren intentsitate, iraunkortasun edo aberastasunagatik:

Unibertsitateak:

Nazioarteko organismoak:

Erakunde publiko lokalak, autonomikoak eta estatu mailakoak:

Sindikatuak:

Elkarteak eta mugimendu sozialak:

Aholkularitzan dabiltzaten beste lagunak: