EUSKARA

NOR GARA

Colectiva XXK. Feminismoak, pentsamendua eta ekintza ardatz gisa feminismoak dituen proiektua da, eta beste pertsona eta kolektibo batzuekin katigatu nahi du, eguneroko ongi bizitzeak pertsona guztientzat errealitate eta planeta bizi batean ardura partekatua izango diren mundu bat eraikitzen laguntzeko.

XXK-ko kide dira Amaia Pérez Orozco, Silvia Piris Lekuona eta Valentina Longo. Diru sarrerak eragitea eta konpromiso politiko eta bizi-konpromisoa bateratuko dituen proiektua elkarrekin eraikitzeko nahiak batu gaitu.

euskaraz def

NOLA LAN EGITEN DUGUN

Badakigu garrantzitsua ez dela soilik zer egiten dugun; egiten dugun hori nola egiten dugun ere bai. Horregatik iruditzen zaigu garrantzitsua nola lan egitea gustatzen zaigun azaltzea. Diziplina askotako metodologiak aztertzen ditugu, eta guk laguntzen ditugun prozesuen zerbitzura jartzen ditugu. Aliantza, eranste eta elkarrekin ikasteko moduko harremanak eragiten ditugu, eskatzen dituenaren errealitatera ahalik eta gehien doituz, prozesu osoa zainduz (eta gu geu ere bai) eta Hego eta Ipar globalaren artean loturak finkatuz.

ZER EGITEN DUGUN

GURE ESPERIENTZIA

Elkarrekin lanean jarraitu nahi dugun eremu guztietan banakako eskarmentu handia dugu. Eta, apurka-apurka, esperientzia kolektiboa eraikitzen ari gara. Hainbat motatako erakunde askorekin (erakunde publiko, sindikatu, erakunde eta mugimendu sozial, unibertsitate, aholkularitza lagunak…) egin dugu lan, bai estatuan bai nazioartean. Eta esperientzia hori guztia gure argitalpenetan islatzen da. Hemen hautaketa labur bat aurki dezakezue.