NOLA LAN EGITEN DUGUN

Badakigu garrantzitsua ez dela soilik zer egiten dugun; egiten dugun hori nola egiten dugun ere bai. Horregatik iruditzen zaigu garrantzitsua nola lan egitea gustatzen zaigun azaltzea:

  • Errealitatea feminismoetatik ulertzen eta bertan eragiten jarraitzea ahalbidetzen diguten metodologiak eta tresnak erabiliz egiten dugu; horretarako, nola egiten dugun horien begirada heteronormatibo eta produktibistak desagerraraztea ezinbestekoa dela ulertuta. Gure lanean, diziplinarteko metodologia zorrotzak eta, aldi berean, lotura zientifista estu horiek apurtuko dituztenak aztertzen ditugu. Esku hartzen dugun prozesu horien zerbitzura jartzen ditugu. Horrekin parte-hartzea, azterketa kritikoa, eztabaida eta eraikuntza kolektibo feminista ahalik eta baldintzarik onenetan gerta daitezen eta posible diren eta desio ditugun beste mundu horietarako trantsiziorako ekarpena izan daitezen lortu nahi dugu.

 

  • Eskatzen duenaren errealitatera ahalik eta gehien doitzen diren proposamenak eraikiz eta prozesu osoa –komunikazioa, denborak…) zainduz (eta gu geu ere bai), emaitzak eraldaketa borondate horri eta egoera bakar bakoitzaren berezitasunei erantzungo diolako berme gisa.

cómo

  • Aliantza, eranste eta elkarrekin ikasteko moduko harremanak sortuz. Lankide gaituzten kolektibo eta erakundeen eskura jartzen ditugu gure ezagutzak, baina beti ere norabide biko harreman gisa ulertuta, eranste edo kutsatze horizontalerako borondatearekin. Ziur gaude komuna ez bada, ez dagoela aldaketa posiblerik. Motibatzen gaituzten eta partaide sentitzen garen proiektuetan katigatzea gustatzen zaigu, kanpoko eragile izango ez garen proiektuetan, alegia. Katigatze berri bakoitza ikasteko eta gu aldatzeko aukera bat da.

 

  • Hego eta Ipar globalarekin loturak finkatuz; planetako beste leku batzuetatik egiten dituzten proposamen eta begiradekin elikatuz. Gure begirada iparzentrikoa lekuz mugitu nahi dugu, guretzat, eta, oraingoz, imajinaezinak diren mundua ulertzeko eta harengan eragiteko beste modu batzuetara irekiz.