NOR

GURE PROIEKTUA

Colectiva XXK. Feminismoak, pentsamendua eta ekintza honako hauek osatzen dute: Amaia Pérez Orozco, Silvia Piris Lekuona eta Valentina Longo. Ardatz gisa feminismoak izango dituen proiektua elkarrekin eraikitzeko nahiak batu gaitu, eta, hortik hasita, beste pertsona eta kolektibo batzuekin bat egin nahi dugu. Diru sarreren sorrera eta eguneroko ongi bizitzeak pertsona guztientzat errealitate eta planeta bizi baten esparruan erantzukizun partekatua izango diren mundu bat eraikitzen laguntzeko konpromiso politikoa eta bizi-konpromisoa bateratzeko abentura bat da.

xxk

Feminismoak gure jardunaren erdigunean jarri nahi ditugu, baina beste eremu kontrahegemoniko batzuekiko –hala nola, ekologismoa, internazionalismoa, deshazkundea, antikapitalismoa, etab. – loturari eutsiz beti. Eta gehiago ere bai!, ikuspegi horien arteko loturak sendotuz eta errealitatean, askapen eta subertsioaren ikuspuntutik eragiteko eta hura ulertzeko balioko duten eremuak sortuz. Eraldaketa sozial, politiko, kultural eta ekonomikorako erabilgarriak izango diren ezagutza eta pentsamendu kritikoa sortzen lagundu nahi dugu, eta hori jasangarritasuna, burujabetza, elkartasuna eta dibertsitatearen barruko berdintasuna moduko balioetan oinarrituta egin nahi dugu, gainera.

Eta hori guztia beste batzuekin batera egin nahi dugu, eta gure ezagutzak eta gure esperientzia behar duenaren eskura jarrita. Eraldaketa hori bultzatzen duten norbanako eta kolektiboei (gizarte mugimendu, gizarte zibil, espazio komunitario, akademiko, erakunde publiko, GGKE, etab.) tresnak sortzen lagundu nahi diegu; tresna analitiko eta metodologikoak, eragiteko, ekiteko eta esku-hartze politikorako.

NOR GARA

Valentina Longo

valentina xxk redonda

Ofizialki soziologo eta politologoa izanik, partekatzen dugun mundu honetan gizaki guztiek leku duina izan dezaten arduratzen da.

 

Silvia Piris Lekuona

foto silvia

Beste batzuekin batera bidea ibiliz egiten delako ideia eta desio ditugun mundu horiek oraindik hasita modu jasangarrian eta bizigarrian martxan nola jartzen ditugun arakatuz.

 

Amaia Pérez Orozco

foto amaia

Formazioz ekonomialaria izanik, bizitza erdigunean jartze hori zer den eta, ondorioz, mundua ulertzeko moduak eta apustu politikoak nola aldatzen diren aztertzen dihardu.