2020ko Auditoria Soziala

2020ko maiatzean, REAS-Euskadiko erakundeen arteko datu-bilketa hasi zen, erakunde bakoitzaren urteko auditoria soziala egiteko. Auditoria honekin, erakundeok ekonomia sozial eta solidarioaren sei printzipioei erantzuten diegula ziurtatzen da: irabazi politika, demokrazia eta ekitatea, ingurumen iraunkortasuna, lankidetza, ingurunearekiko konpromisoa eta lanaren kalitatea.

XXK kolektiboa REAS-Euskadiko kide gara 2019ko amaieratik. Orain gure lehen balantzea onartu dugu! Hori guztia, nahiz eta gure tamaina txikiak zaildu egiten digun zenbait irizpide formalki betetzea (adibidez, hitzarmeneko lan-baldintzak hobetzeko protokolo bat izatea). Hemen aurkezten dizuegu gure infografia.

Aurreko bidalketa
Elikadura Burujabetzari buruzko solasaldia
Hurrengo bidalketa
ELArekin hitz egin dugu zaintzei buruz
keyboard_arrow_up