Nor gara
Ardatz gisa feminismoak izango dituen proiektua elkarrekin eraikitzeko nahiak batu gaitu, eta, hortik hasita, beste pertsona eta kolektibo batzuekin bat egin nahi dugu. Diru sarreren sorrera eta eguneroko ongi bizitzeak pertsona guztientzat errealitate eta planeta bizi baten esparruan erantzukizun partekatua izango diren mundu bat eraikitzen laguntzeko konpromiso politikoa eta bizi-konpromisoa bateratzeko abentura bat da.
Feminismoak gure jardunaren erdigunean jarri nahi ditugu, baina beste eremu kontrahegemoniko batzuekiko –hala nola, ekologismoa, internazionalismoa, deshazkundea, antikapitalismoa, etab. – loturari eutsiz beti. Eta gehiago ere bai!, ikuspegi horien arteko loturak sendotuz eta errealitatean, askapen eta subertsioaren ikuspuntutik eragiteko eta hura ulertzeko balioko duten eremuak sortuz.
Eraldaketa sozial, politiko, kultural eta ekonomikorako erabilgarriak izango diren ezagutza eta pentsamendu kritikoa sortzen lagundu nahi dugu, eta hori jasangarritasuna, burujabetza, elkartasuna eta dibertsitatearen barruko berdintasuna moduko balioetan oinarrituta egin nahi dugu, gainera.
Eta hori guztia beste batzuekin batera egin nahi dugu, eta gure ezagutzak eta gure esperientzia behar duenaren eskura jarrita. Eraldaketa hori bultzatzen duten norbanako eta kolektiboei (gizarte mugimendu, gizarte zibil, espazio komunitario, akademiko, erakunde publiko, GGKE, etab.) tresnak sortzen lagundu nahi diegu; tresna analitiko eta metodologikoak, eragiteko, ekiteko eta esku-hartze politikorako.