Zer egiten dugun

Tresnak sortzen laguntzen dugu; tresna analitiko eta metodologikoak, eragiteko, ekiteko eta esku-hartze politikorako.

Ikerkuntza

Mapa kolektiboak eraikitzen, eraldaketa lortzeko.

Ikertzea dagoeneko badakigunarekin ez konformatzea da; balitekeelako guztiz ez jakitea: beti dago aldatzen den zeozer eta guk hauteman ez dugun ertzen bat edo beste. Gure burua kokatzeko eta gure proposamen politikoak kokatzeko erabilgarriak diren mapa kolektiboak egiten jarraitzea da. Zorroztasunez eta malgutasunez, ikusi nahi dugun hori eta, agian batez ere, ikusezina izatea aldatu nahi dugun sistema jasanezin eta bidegabe honentzat erabilgarria zelako ezkutuan luzaroan eduki duten hori ulertzen lagunduko diguten hainbat metodologia erabiltzea da.

XXK-kook ekintza eta eragin estrategien parte gisa pentsatuak eta garatuak izan nahi duten ikerketa prozesuak gauzatzen ditugu. Ongizate handiagoa eta ongi bizitzeak eraikitzearen ikuspegitik errealitatea aldatu nahi duten prozesu eta norbanakoen zerbitzurako izango diren tresna gisa ulertu nahi dugu ikerkuntza.

Formazioa

Gakoak txertatuz, ulertzeko eta aldatzeko.

Formazioa munduarekin eta bertan bizi garenok osatzen dugun sare konplexu eta dinamikoarekin daukagun harremanaren (ber)eraikuntza prozesu bizia da. Mundu hori ulertzeko eta bertan eragiteko, beharrezkoak dira ezagutzen ez dugunarekiko jakinmina eta begirada eta tresna berriak txertatzera behartzen gaituzten aldaketetara zabalik egotea.

XXK-kook ikuspegi feminista duten formazio espazioak eskaintzen ditugu, errealitatea ulertzen lagunduko digutenak (eta haren partaide garen aldetik, gure burua ulertzen lagunduko digutenak) eta gure bizitzako eremu guztietan txertatu ahal izango ditugun eraldaketa-gakoak emango dizkigutenak. Ahalegintzen gara formazio espazio eta prozesuak gurekin harremanetan jartzen denaren identitatera eta beharrizanetara egokitzen: ez dago bi prozesu berdin. Arreta handia jartzen diegu edukiei, baina bai eta erabiltzen ditugun dinamikei ere; hortaz, kalitate pedagogikoa bermatzea eta parte-hartzaileek partekatutako tresnak bereganatzea hartzen ditugu xede.

Marko Politiko-Kontzeptualak

Gure ikuspegiaren oinarriak osatuz.

Zein dira gure begiradaren oinarriak? Gure ingurua ulertzeko eta eraldatzeko erabiltzen ditugun planteamendu teoriko eta politikoak ez dira inoiz neutroak. Ikusten duguna eta proposatzen duguna zehazten dute. Gurea bezalako mundu batean –hain konplexu eta dinamikoa izanik– ezinbestekoa da etengabe ikuskatzen aritzea, aztertzeko eta eragiteko ardatz berriak txertatzeko eta elikatu beharrean nahasten gaituen hori zuzentzeko, askotariko feminismo horien artean eta beste ikuspegi kritiko batzuekin solasteko eta marko orokorrak testuinguru zehatzetan kokatzeko.

XXK-n gai horiei buruz gogoeta egiten jarraitzen dugu, eta taldean egitea gustatzen zaigu, beste begirada batzuetatik lan egin eta eraikitzeko premia sentitzen dutenekin bat eginez eta haiei lagunduz, haien jarduera eremua zeinahi dela (gizarte erakunde, administrazio publiko, eremu akademiko, etab.).

Eragin politikoa

Mundu bidegabea irauliz.

Trantsizioan dagoen munduan bizi gara, eta aldaketak hartuko duen norabidean eragiteko gonbitea da hori. Aukera historikoa ez ezik, erantzukizuna ere bada. Arlo politikoak hartu bai baina gainezka jartzen ditu politika publikoak eta arlo instituzionala. Txikienean eta egunerokotasunean egiteko ekintzetan eta prozesu global handietako esku hartzeetan ardazten da. Egitura heteropatriarkalen iraultza gauza izugarri hori osatzen duten pribilejio/zapalkuntza ardatzen multiplizitatearen gaineko ekintzarekin lotzen da.

XXK-kook eragiteko estrategien eta tresnen diseinua eta garapena ahalbidetzen ditugu, lan egiten dugun kolektiboen beharrizan eta interesen arabera. Taldean antolatu eta errealitatean politikoki eragin eta hura aldatzeko ideia egiten eta laguntzen dugun guztian eta egoten garen espazio guztietan txertatzearen aldekoak gara.

Akonpainamendua

Kolektiboan eta kolektibotik, egoteko eta egiteko moduak eraldatuz.

 

Nola jarduten du gure erakundeko sare humanoak? Nolako harremanak eragiten ditu berarekin, besteekin eta bizi den ekosistemekin? Zer tresna erabiltzen ditu ikusteko, eta zer teknika aplikatzen ditu bere lanean? Zerbait aldatu behar dugula sentitzen dugu? Ikuspegi berriren bat hartu behar al dugu? Inertziak errepasatu edo norabideak bideratu behar ote ditugu?

XXK-kook gu lankide gaituzten kolektiboei (elkarte, gizarte mugimendu, GGKE, administrazio publiko…) laguntzen diegu azterketaren eta plangintzaren zenbait unetan, erakunde, lan egiteko modu eta giza talde bizigarriagoak ikuspegi feminista batetik eta antolamendu aldaketa batean oinarrituta eraikitzen laguntzeko. Prozesua emaitza bezain garrantzitsua da, eta baliabideak eta helburuak koordinatu egin behar dira. XXK-kook tresnak partekatzen ditugu eta bakarka ezin egin duela sentitzen duenari, sentitzen duenean, lagundu egiten diogu.

keyboard_arrow_up