Ekainaren 17tik 19ra Madrilen izan ginen, Idearia 2022an, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren XV.Topaketa.
Sakonki sinesten dugu gizarte ekonomia solidario eraldatzailean (ESST), merkatu kapitalistekin hausteko alternatiba gisa. Elkarrekin lan egin behar dugula uste dugu, anabasa egin behar dugula, topaketaren leloak zioen bezala. ESSTren izaera feminista eta ekologistaren sakontzean sinesten dugu, bileran aurkeztutako Printzipioen gutun berrian jasotzen den bezala.
Eta uste dugu, baita ere, ESSTak funtsezko zeregina izan dezakeela zaintza-sistema publiko-komunitario bat eraikitzeko, irabazi-asmoa erabat erbesteratuko duena eta zaintzarako eskubide kolektiboa egia bihurtuko duena. Horri buruz hausnartzen aritu ginen 1. ardatzean, zaintzei eta sistema publiko-komunari buruzkoa. Hemen kontsulta daitezke Ardatzaren ondorioak. Hona hemen gainerako ardatzen ondorioak.
