REASetik, Bartzelonako Udaleko Gizarte Ekonomia, Toki Garapen eta Kontsumo komisario den Álvaro Porrorekin batera, birusik gabeko ekonomian pentsatzera gonbidatu gintuzten. Ekonomia Sozial eta Solidarioarekin lotutako ikuspegi feminista antikapitalista batetik “normaltasun berri” hau zein izatea nahi dugun hausnartzeko. Eta Derivas esperientzian identifikatu ditugun gakoetako asko partekatzea erabaki genuen. Izan ere : “Egungo egoerak agerian jarri du lehen ere ikusten genuena: egoera berria da, baina gaizki funtzionatzen duenaren oinarriak ez dira berriak (…) Agerian geratu da bizitza zaindu egin behar dela, eta kolektiboki zaindu behar dela. Gai horretan hainbeste urtez jardun ondoren ikusten ari gara hori, horixe da gure meritua eta ezin dugu ukatu lortutako”. Hemen irakur dezakezue elkarrizketa.
