Bizitzaren antolamendua amalurtzea, desmerkantilizatzea, deskorporatibizatzea eta lurralderatzea
Ez gaitzala bestelako etorkizun batek beldurtu. Zer gertatzen zaigun ulertzea izan daiteke sentipen paralizatzaile horren aurkako antidotoa. Eta, funtsean, kapitalismoa da gertatzen zaiguna, kolonialismoarekin eta heteropatriarkatuarekin osatzen duen korapilo konsustantzialean.
Horrenbestez, gurpil kapitalistatik irteteko deia da testu hau, eta trantsizio-estrategia horietarako erreferentziazko ardatz batzuk proposatzen ditu. Elkarrizketa horizontala bilatzen dugu, adimen kolektiboa eraikiko duena, modu bakarra baita une honen eta bila ari garen erantzunen konplexutasunari aurre egiteko. Eta elkarrizketa horri geure begirada eskaini nahi diogu, Europatik eta nolabaiteko ukitu ekonomikoarekin, horixe delako gure errealitateari begiratzeko abiapuntua. Badakigu inork ez duela erabateko garbitasunetik hitz egiten, eta, ondorioz, denok erratuko garela, bai ala bai. Orain, erantzun behar bezain onak (ez perfektuak) bilatzeko sasoia da.