1. Hasiera
  2. Esperientziak
  3. Pobreziaren feminizazioa Madrilen eta bertako udalean

Pobreziaren feminizazioa Madrilen eta bertako udalean

Ikerketa, Intzidentzia, Markoak

2019ko urtarrila-ekaina


Hirian pobrezia feminizatzen nola ari den aztertzeko lan bat eskatu zigun Madrilgo Udalak: Zein da udalerriaren errealitatea? Zer ari da egiten Udala gai horren inguruan? Kasu bada, nola aldatu beharko luke bere jarduteko modua? Udaleko kideekin batera, eta kanpoko adituen laguntzarekin, errealitate horri genero-ikuspegi eraldatzaile batetik ekiteko funtsezko aldaketak identifikatu ditugu.

Baina aurretik beste galdera bati erantzun behar izan diogu: Zein da aldatu nahi dugun “errealitatea”? Ez dugu “berdintasunezko pobrezia” nahi. Generoa ezaugarri duen prekarizazio eta txirotzea eta iraupenaren feminizazioa, prozesu bikoitz hori eten nahi dugu.

Udal politiketan identifikatu ditugun gabezia nagusiak (egungoak edo potentzialak) honako hauek dira: joera maternalista eta familisten erreplika, gizonen erantzukizungabetzeari laguntzea, premiazkotasunean zentratzea egiturazko aldaketetan zentratu ordez, eskubidedun subjektu diren pertsonen estigmatizazioa eta kontrola eta komunitatearen arretagabetzea edo ahultzea.

Menua