2019ko urtarrila-ekaina
Genero-ekitatearen aldeko antolamendu aldaketa-prozesuko hainbat une partekatu ditugu Setemekin. Honako honetan, II. Ekintza Plana 2019-2020 zehazteko deitu ziguten. Hainbat tresna erabiliz eta, batez ere antolamendu ez heteropatriarkala lortzeko taldeko lanari esker, erakundearen errealitateari doituriko dokumentu jasangarria taxutzen joan ginen; iparra argi erakutsiko zuen agiria nahi genuen, malgua, bide bihurri horretan doikuntzak egitea ahalbidetuko zuena, eta astia gordez gauzak nola egiten ari diren kontatzeko, eta ospatzeko.
