2019ko iraila /gaur egun
2020an hamar urte beteko ditu Donostiako Emakumeen Etxeak. Egindako bideari buruzko balantzea egiteko une egokia da; bai eta kolektiboan erdietsitako lorpenak ospatzeko eta aurrera nola egin eztabaidatzeko ere.
XXK-kook ari gara erakundeen eta mugimendu feministaren kudeaketa partekatuko historia bizi eta prozesu paregabe honen sistematizazio prozesu honetan laguntzen. Etxeko kideek gertatutakoaren kontakizun partekatua eduki nahi dute; izan ere, nor garen jakiteko geure burua izendatzeko aukera eduki behar dugu: Etxeko bazkideak, Udaleko langileak, Etxearen eta bertako baliabideen erabiltzaileak, ikastaroak eta zerbitzuak eskaintzen dituztenak, bertan diren kolektiboak… Ikuspegi partekatua osatzeko hainbat ahots; egindakoagatiko poza eta aldatu beharrekoa aldatzeko gogoa erakutsiko dutenak.
Maite Mentxaka (EMEME) ari zaigu laguntzen, zati bat grafikoki jasotzeko. Hemen duzue memoria-tailerretako bateko akta grafikoa.