1. Hasiera
  2. Esperientziak
  3. Deriba feministak sistema aldatzeko

Deriba feministak sistema aldatzeko

Ikerketa, Intzidentzia

Indarkeriarik gabeko bizitzak

Ongi bizitzeko enpleguari garrantzia kentzea

Zaintzarako eskubide kolektiboa

Elikadura-burujabetza feminista

2018 udazkena / gaur egun


OMAL-Paz con Dignidad elkartearekin eta Bizkaiko adiskide feminista askorekin batera konspiratu dugu gauza eskandalagarri horri eta botere korporatiboari aurre egingo dioten aukerak eraikitzeko. Cony Carranza-rekin, herri-hezkuntzako prozesu bat izateko ahalegina egin dugu.

Gure muga partekatua burujabetza feminista da. Lau ardatz ditugu xede: zaintzarako eskubide kolektiboa, indarkeriarik gabeko bizitzak, enpleguari garrantzia kendu bizitza onen alde eta elikadura-burujabetza feminista. Ikerketa eta ekintza prozesua da, taldekoa eta mugimenduan dagoena. Kale eta landetan zehar ibili gara erantzunen bila… bai eta galdera berrien bila ere. Elkarrekin egin ditugun pasealdi horiei “deriba” izena eman diegu.

Prozesu hori 2018ko udazkenean hasi zen, eta honela gauzatu dugu:

  • Zuek deriba bat antolatzeko erabili ahal izango duzuen gida metodologiko bat.
  • Esperientzia jasotzen duten bideoak, Al Borde Films-eko kideek eginak. Bideo osoak lau ardatz jasotzen ditu; lau bideo laburrek, ardatz bakoitza jorratzen dute.
  • Bideoarekin batera doan gida didaktikoa, ahalik eta etekin handiena ateratzeko.
  • Eta hirugarren gidaliburuak jorratu ditugun alternatiba feministen gako eta elementu komun nagusiak jasotzen ditu.

Hemen, deribei buruzko informazio gehiago lor dezakezue: http://omal.info/spip.php?article8869 Ibilbide hauetan topaketa oparoak izan ditugu, Wikitokiarekin izandakoa, kasu http://wikitoki.org/blog/2019/06/25/wikitoki-sigue-abriendo-su-codigo-organizativo/ Hemen, partekatu ditugun inspirazioak, zalantzak eta apustuak biltzen dituzten materialak aurkituko dituzue.

Maite Mentxakak (EMEME) egindako akta grafiko honetan Bilgune Feministarekin batera antolatutako burujabetza feministari buruzko tailerraren laburpena jaso da.

Argazki guztiak Maite Mentxakak (EMEME Proiektuak) egindako akta grafikoarenak dira

Menua