1. Hasiera
  2. Esperientziak
  3. Zaintzen sistema publiko-komunitario baterantz

Zaintzen sistema publiko-komunitario baterantz

Akonpainamendua, Intzidentzia, Markoak

Feminismoak, beren eragin-eremuetatik, aktiboki mobilizatuta dago zaintza-sistema publiko-komunitario baten aldarrikapenean. Bide hori funtsezkoa da zaintzarako eskubide kolektiboa gauzatzeko. Gehiago fintzea ezinbestekoa delako kontzientzia argia ere badago: nolakoa da apustu egiten dugun sistema? Nola erantzun diezaieke bizitza-heriotza zikloan zaintzen baldintza aldakorrei? Nola aldarrikatu ditzakegu politika publiko zehatzak, zaintzek duten sistema errotik inpugnatzeko gaitasuna galdu gabe?

XXK Kolektiboan aktiboki laguntzen ari gara prozesu hau, hainbat arlotako lankide feministen eskutik. 2021ean eta 2022an hiru prozesu nagusitan parte hartu dugu:

  • Barne hausnarketa prozesu bat bideratu dugu ELA sindikatuan, zahartzearen kasuan zaintza eskubidea nola taxutzen den eta hori egia bihurtu ahal izateko Hego Euskal Herrian eskatu beharko genukeen zaintza politika zein izango litzatekeen aztertzeko. Lankidetza horren ondorioz, 2022ko martxoaren 8an ELAren ekitaldi nagusian parte hartu genuen, Zaintza publikoa denontzat”
  • Euskal Herriko Bizitzak Erdigunean Koordinadora Feministarekin batera, bide luzearen zati bat egin dugu: zaintzarako euskal sistema publiko-komunitario bati buruzko eztabaida-jardunaldiak antolatu ditugu, Gasteizen, 2022ko otsailean. Zaintzako sistema publiko-komunitario feminista baterantz sintesi-dokumentua kontsulta daiteke (orrialde honetan bertan, eskuinaldean).
  • Estatuko Emakumeen Institutuarekin elkarlanean aritu gara, halaber, Zainketen Aholku Mahairako eztabaidarako oinarrizko dokumentua prestatzen (2021eko irailaren 20an eratu zen, eta hemen ikus daiteke). Dokumentu horrek azken ekarpenak jaso zituen 2022ko maiatzaren 24ko bilkuran, eta hemen ikus daiteke.

Zaintzak begirada iraultzea dakar, behetik gora. Indar politiko izugarria du (2020ko martxoaren 8an)

Gainera, ikuspegi hori eraikitzen ari den hainbat espaziorekin partekatzen dugu bidea. Horietako batzuk aipatuko ditugu adibide gisa:

Menua