1. Hasiera
  2. Esperientziak
  3. Lurraldean erroturiko formazioa Jabekuntza-eskolak eta bestelakoak

Lurraldean erroturiko formazioa Jabekuntza-eskolak eta bestelakoak

Formazioa

2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteak


Indar handia ikusten dugu lurraldean erroturiko formazio-prozesu horizontaletan. Hori dela eta, sarritan jarduten dugu jabekuntza-eskolekiko lankidetzan.

2019-2020 ikastaroan, ekonomia feministaren alorrean dugun formazio-esperientzia deriben metodologiarekin bateratzeko apustua egin dugu. Lurraldeetako emakumeekin* prestatzen ditugu herrietan elkarrekin ibili nahi ditugun bideak, eraikitzen ari garen eta eraiki nahi dugun sistemaren aurreko alternatibei buruzko galderak eginez. Basaurin egin ditugu deribak, eta Ondarroan jarraitzeko asmoa dugu.

2018an Ondarroan, Arrasaten eta Hernanin egon ginen, elkarrekin ekonomiari eta feminismoari buruzko gogoeta egiten: Nola eusten diogu bizitzari? Zer gako ematen dizkigu feminismoak daukagun ekonomia ulertzeko? Eta alternatibak eraikitzeko?

Iturolan ere izan ginen, ekonomia sozial eraldatzailearen eta eta ekonomia eta feministaren arteko loturak sendotzen.

Hemen, klitto!-ko kideekin solasean http://www.klitto.eus/guretzat-galderak-aldatzea-gakoa-da-mundu-berri-bat-pentsatzen-hasteko/

Menua