Tokiko politikak bizitza jasangarriak lortzeko, Mugarik Gabe erakundearekin

Formazioa, Ikerketa, Intzidentzia

2019ko iraila /gaur egun

2019ko irailaz geroztik Mugarik Gabekoekin batu gara, desazkundea eta bizitze onerako sareak egindako erreibindikazio kolektiboak udal-politiketarako proposamen bihurtzeko. Proposamen horiek honako dokumentu honetan daude Construyendo en Colectivo desde Euskal Herria

Lan horren ondorioz, “Tokiko politika publikoetatik bizitza jasangarrietarantz” gida egin dugu. Gida honetan, politika publikoen proposamen bat sistematizatzen dugu, tokian tokiko krisi ekologikoari aurre egiteko eta biztanleriaren zati handi baten egungo gaizkibizitzeak ongibizitzeetan eraldatzen laguntzeko. Politika horiek trantsizioko bost ardatzetan antolatzen dira: jasangarritasun ekologikoa, birlokalizazioa, denon arteko erantzukidetasuna, lanen berrantolaketa eta demokratizazioa. Gidan, zazpi neurri aurkezten ditugu, potentzial eraldatzaile garrantzitsua dutenak, batez ere modu integralean jorratzen badira.

Gainera, prozesu honetan prestakuntza eta eztabaida mintegiak egiten ari gara politikariekin eta teknikariekin Euskal Herriko hainbat udalerritan.

keyboard_arrow_up