1. Hasiera
  2. Esperientziak
  3. Deribekin jarraitzen dugu…

Deribekin jarraitzen dugu…

Akonpainamendua, Intzidentzia

2020-2021 ikasturtean, nahiz eta bizi dugun egoera konplexua izan, deribatzen jarraitu dugu, metodologia egokituz, lasai egoteko eta gozatzeko.

Guretzat bereziki indartsuak diren bi Deriba erreskatatu ditugu.

Ermuko emakumeen asanbladarekin herrian zaintza lanak ikertzen aritu ginen. Nola, non, nortzuk ari diren zaintzen; zer gertatu den pandemian; nola zaindu nahi dugun eta gu zain gaitzaten; zer proposamen feminista eraiki nahi dugun elkarrekin zaintza-eskubide kolektiboaren ideiaren inguruan. Elkarrekin egin genuen lan eta ibilbide guztia udalerri osoari banatu zen dokumentu batean konkretatu zen.

Bigarren prozesua Munduko emakumeekin Bilbon egin duguna da. Kasu honetan, kolektiboak gogoeta egin du emakume migratuen bizitzetako prekarietateari buruz. Taldeak ezegonkortasun horren dimentsioak aipatu ahal izan ditu gorputzetan, lan-arloan, arlo materialean, harreman materialetan… Hirian zehar ibili gara egoera horiei aurre egiten ari diren proposamenak ezagutzeko. Deribak aukera eman digu kolektiboa indartzeko eta metodologia horren potentziak esploratzen jarraitzeko.

 

Mila esker guztioi zuen bidelagunak izatera gonbidatzeagatik!

Menua