Ekonomia feministako lurraldeak aztertzen SOFeko kideekin

Ikerketa, Markoak

Pentsamenduaren (eta ekintza) eraikuntza kolektiboko prozesu batean murgildu gara SOF (Sempreviva Organização Feminista) taldearekin batera. Bidean, beste kide batzuekin elkartzeko espazioak irekitzen ari gara. Elkarrekin, gure lurraldeetan errotuta, nazioartean lotu nahi gara, eta jakintza aktiboak eraiki nahi ditugu orain bizitza defendatzeko erresistentzietarako.

Ekonomia feminista eraldaketarako borroka-tresna bat da guretzat, pentsamendua eta ekintza uztartzen dituena eta subjektu politikoei lotzen zaiena. Begiradak partekatuz eta gurutzatuz, kapitalismo heteropatriarkal eta arrazistaren birartikulazioa ulertzen saiatzen gara, hegoaldearen eta iparralde globalaren, metatze-eremuen eta gabetze-eremuen arteko jarraitutasun- eta eten-hariak oinarri hartuta. Geure buruari galdetzen diogu nola ari diren berrantolatzen bizitzari eusteko moduak, bai eta nola berrasmatzen diren kapitalismo patriarkal globalaren aurrean bizitza erdigunean jartzen saiatzen diren erresistentzia-moduak.

Galdera horiek prozesu bizi eta amaitu gabe baten parte dira. SOF eta XXK elkarrekin lanean jarraituko dugu ildo horretan, eta beste askorekin korapilatuko gara bideetan.

Hausnarketa kolektibo horren ondorioz, Juntas y revueltas, explorando territorios de la economía feminista argitalpena sortu zen. Eta 2021eko maiatzaren 31n elkarrizketa kolektibo bat izan genuen, Cristina Carrasco Bengoa, Natalia Quiroga eta Verónica Diz idazleekin batera. Azken horiek Reexistiendo en Abya Yala. Desafíos de la economía feminista en tiempos de pandemia liburua aurkeztu zuten. (Argentinan Madreselvak eta Katalunian Pol.lenek

keyboard_arrow_up